Gerra Zibilaren gaineko erakusketa zabalik, kultura etxean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko otsailaren 20a

Gaurtik aurrera, Espainiako gerraren gaineko erakusketa egongo da Oñatiko kultura etxean. Egunero, 18:30etik 20:30era egongo da zabalik erakusketa. 'Izen guztiak, aurpegi guztiak' izenarekin gerra garaian Oñatin jasotako argazki, txosten eta salaketak erakutsiko dituzte.

Gaur hasi eta martxoaren 18ra arte egongo da erakusketa Oñatiko kultura etxean. Intxorta 1937 Kultura Elkarteak antolatutako Gerra Zibilaren gaineko erakusketak oñatiarrek jasandako errepresioa erakustea du helburu. Izen guztiak, aurpegi guztiak izenarekin gerra garaian Oñatin jasotako  argazki, txosten eta salaketak erakutsiko dituzte.

Hamar panel

Bi metro luzerako hamar panel jarriko dituzte kultura etxean. Gainera, garai hartako bandera, kartel eta aldizkariak egongo dira.
Gipuzkoako biztanleria kontuan hartuta, Oñati izan zen errepresio portzentaje handiena jaso zuen herria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak