Zapatuko irteera hiruzpalau ordukoa izango da, eta erdi mailako zailtasuna du. Parte-hartzaileek katiuskak eta frontala eroan beharko dute.
Arrikrutz barne-barnetik delako bisitak Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe inguru karstikoaren lurpeko ondarearen zati bat ezagutzeko aukera emango du. Ondare hori, Jurasiko eta Kretziko aldietan egon ziren itsaso epeletan, sedimentazioa eta kare harrizko arroken eraketa sortu zuten prozesu geologikoaren emaitza dira.
Bisita gehiago
Hurrengo bisitak maiatzaren 29an, ekainaren 19an, utzailaren 17an eta 31n, abuztuaren 14an eta 28an, irailaren 19an eta urriaren 16an egingo dituzte.