Genero indarkeriaren kontra, prebentzioa

Mireia Bikuña 2009ko aza. 25a, 19:03
Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta manifestua irakurri dute gaur goizean Lourdes Idoiaga alkateak, eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Rosarito Galdosek. Bestalde, Udaleko Prebentzio Teknikari Ainhoa Moiuak aipatu du genero indarkeria saihesteko lehen pausua prebentzioa dela.

Gogoratu zdute Udalak gertu duela genero indarkeriaren kontrako protokoloa, eta halakoetan salaketa oso inportantea dela. "Genero indarkeria sufritzen duten emakumeek salaketa jartzea oso inportantea da", esan du Prebentzio teknikari Ainhoa Moiuak.

Kartel lehiaketa

Prebentzioa bultzatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte urtean zehar; besteak beste, autodefentsa ikastaroa. Era berean, herriko ikastetxeekin elkarlanean  indarkeriaren kontrako kartel lehiaketa antolatu dute. Eguaztenean banatu zituzten sariak: lehena Txantxiku Ikastolako ikasle Amaia Goitiak, Naiara Jauregik eta Ainhoa Tatiegik eskuratu zuten. Bigarren saria aldiz, Zuazola Institutuko ikasle Jon Untzurruntzagak, Aitor Guridik, Miren Fernandezek eta Julen Martinek eroan zuten.

Salaketa

Bestalde, gaurko agerraldia aprobetxatu du alkateak orain dela bi aste Ongi  Etorri tabernan izandako gertaera salatzeko. "Neska gazteak defendatzera joan zen gizonaren jarrera azpimarratu gura dugu, eta erasoa egin zuen pertsonaren jarrera tinko salatu", esan zuen alkateak. Era berean gaineratu zuen, Oñatin bizi diren atzerritar guztiak ez direla errudunak, eta eurendako errespetua eskatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak