Ibilaldia Santutegian hasita, Iturrigorri eta Artaso aldera egingo dute, Aitzabal, Gazteluaitz, eta Arriona mendiak inguratuz. Irteera Arantzazun bukatuko dute. Aukera bezala zortzi kilometro inguruko ibilaldi motzagoa prestatu dute.
Gazteengan mendizaletasuna sustatzea, Oñati eta Gipuzkoako mendi inguruak ezagutzea eta neska-mutikoen adiskidetasun bultzatzea dira irteera hauen helburu nagusiak.