Jendearen arteko erlazioak bultzatzeko, Gazte Batzarrak kudeatuko lukeen "lokal askea" eskatzen zuen mozioa bertan behera geratu zen atzo. Horren harira, Lurdes Idoiaga alkateak esan zuen, lan taldeko proiektuak garatzeko laguntza emateko gertu daudela, baina "arauak eta erantzukizunak alde batera utzi gabe".
Oñati Ezkerretik alde
Oñati Ezkerretik koalizioko zinegotziek gaztetxearen alde lanean jarraituko dutela esan zuten, eta osoko bilkura aretoan bildu ziren gazteei, Udal arduradunekin biltzeko "beharra" aipatu zieten. EAE-ANVko kideek gaztetxea "beharrezkoa" dela azpimarratu zuten.