Gaztetxearen aldeko mozioa
Mozioan jasotzen da Oñatiko Gazte Asanbladak 3 urtetan egindako lana herrian gaztetxea lortzeko. Urte horietan, Gazte Asanbladak makina bat kultura eta gizarte ekitaldi egin dituela diote mozioan. Dinamika horrekin jarraitzeko helburua dutela diote eta horretarako mozioan leku bat, gaztetxe bat, eskatzen dute ekintza guzti horiek aurrera eramateko. Hala, gazteek gaztetxe baten beharra ikusten dute herrian.
Bideoa
Hauxe da gazte talde batek gaztetxearen alde egindako bideoa.