Gaztetxearen aldeko aldarrikapenak eta jai giroa nagusi IV. Gaztetxe Egunean

Maider Arregi 2008ko ekainaren 29a

Oñatiko IV. Gaztetxe Eguna jendetsua izan zen. Gazte Asanbladako kideak oso gustora eta Gaztetxe Egunaren balorazio oso positiboa egin dute. 200 lagun inguruk hartu zuten parte Gaztetxe Eguneko bazkarian eta manifestazioan. Gaueko kontzertuetara jende asko gerturatu zen giro paregabeak lagunduta.


Oñatiko IV. Gaztetxe Eguna jendetsua izan zen. Gazte Asanbladako kide Tiago Gonsalvesek Gaztetxe Egunaren balorazio oso positiboa egin du. "Jende askok hartu du parte bai egitaraua egitean eta baita guztia antolatzen ere. Egia esan, denon artean egindako lana da. Parte hartze handia ikusita balorazioa oso positibo da." Jai giroan murgildu eta ondo pasatzeaz gain, helburu nagusia gaztetxe bat aldarrikatzea da. Gonsalvesen arabera, "jende asko irten da kalera gaztetxe bat aldarrikatzera. Gaztetxearen alde  asko gara gaudenak. Ikusten da herrian gaztetxe baten beharra dagoela. Izan ere, gaztelekuak ez ditu guztion beharrak asetzen".

Eguraldiak eta giro paregabeak lagunduta, kontzertuetara ere jende asko gerturatu zen zapatu gauean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak