Gaztemaniak!-ek antolatuta, The Experimental Tropic Blues Band

Maider Arregi 2010eko urriaren 13a

Gaztemaniak! 2010 ekimenaren barruan, The Experimental Tropic Blues Band talde belgikarrak eta Gas talde oñatiarrak zuzenekoa eskainiko dute ostiralean, hilaren 15ean. Oñatiko Gaztelekuan izango da 22:30ean. Sarrera, 7 eurokoa da.

 The Experimental Tropic Blues Band

2000. urte amaieran sortua. Lobok eta Diablo Sucio D'Infernok arte argazkilaritzako eskolan ezagutu zuten elkar eta lehenengo kontzertua danbor bakarreko baxu batekin eta hautsitako banjo batekin egin zuten. The Snake Boogie geroago sartu zen bandan (Lobo Suciorekin nerabezarotik aritu bazen ere Seasick noise / punk Belgikako bandan), baxua eta gitarra jotzeko. Lehenengo demoa 2001ean grabatu zuten Boogie Dynamite EPa, 2004an. Lehenengo diskoa Hellelujah, 2007ko urtarrilean kaleratu zuten. Lan hori kaleratu zutenetik bandak Europako bazter guztietan jo du eta justiziarekin zenbait arazo izan ditu agertokian adierazgarriegia izateagatik... Esperientzia horiek arrastoak utzi dituzte berez nahiko gogorrak diren hiru animalien nortasunetan. Bi urte geroago, deabruaren hirukote hau disko berri batekin itzuli da: Captain Boogie!

Disko hau askoz helduagoa eta gogorragoa da, zalantzarik gabe... baita aurrekoa baino pertsonalagoa eta landuagoa ere, eta bandak musikan buru-belarri aritzeko nahiari eutsi dio. Izan ere, disko honi esker kontuan hartu zituen Azkena Rock Jaialdiak 2010eko ediziorako. Bertan kritika bikainak jaso zituzten eta taburik gabeko rock-and-roll zaleek ezagutzeko aukera izan zuten. Bandaren ezaugarri nagusia abiadura da, eta dagoeneko beste album bat sortzen ari dira! Aurreikuspenen arabera, hilabete edo bi hilabete barru sartuko dira grabaketa estudioan.

educhesse on Vimeo.

 

Gas

GAS talde Oñatiarra 2008an sortu zen. Beste talde batzuen bertsioak egiten ibili ostean, aurten beraien abestiekin ere badatozkigu, beti ere rock gogorraren esparruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak