Baldintzak
Epaimahaiak kontuan hartuko dituenak dira: eskaintza ekonomikoa (gehinez orduaren prezioa 18,74 euro izan beharko da); suspertze proposamena; eta suspertze proposamenaren defentsa. Era berean, aintzat hartuko dituzte zerbitzua eskainiko duten begiraleen lan esperientzia, titulazioa –udalekuetako zuzendari titulua edo Giza Kultura animatzaile titulua –; eta euskararen ezagutza –EGAren pareko maila egiaztatu beharko dute–.
Baldintza guztiak baloratu eta puntu banaketa egin ondoren, eskaintza onena aukeratuko dute udal arduradunek, eta lau urterako kontratua egingo diote. Lau urteren ondoren, bi aldeak ados egonez gero beste bi urtez luzatu dezakete kontratua.