Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lanak erabat bukatu barik dituzten arren (komunak eta eskulanak egiteko gela falta dira), aurreko aste bukaeran zabaldu zuten Gaztelekuko sotoa; eta egin zuen eguraldia kaskarrak lagunduta, herritar ugari bildu zen han euren seme-alabekin. Koltxonetak, mahaiak eta eserlekuak, jostailuak, DVDa eta gurasoendako kafe makina jarri dituzte, besteak beste. Sotoa aste bukaeratan zabalduko dute, 10:30etik 13:00etara arte, eta 17:00etatik 20:00etara arte.