Gaztelekuko informatika gelarako arduraduna behar da

Mireia Bikuña 2007ko abe. 15a, 13:54

Azaroko osoko bilkuran erabaki zuen Udalak Gaztelekuko informatika gelako monitore lanpostuaren deialdia egitea.Deialdia Gipuzkoako Aldizkarian, abenduaren 11n argitaratu zen. Hala, izenemate epea zabalik dago urtarrilaren 7ra arte.

Bete beharrak

Gaztelekuko informatika gelaren monitore arduradunak emango duen zerbitzua bi ataletan banatzen da: informatika gela, eta suspertze zerbitzua. Informatika gela, egunero, astelehenetik domekara, hiru ordutan eskainiko du. Halaber, suspertzaile zerbitzua, astelehenetik egubakoitzera eskainiko du eta egunero ordu bat. Bi zerbitzuak urte osoan irekita egongo dira, aste bukaera, jai egun eta abuztua barne.
Informatika gelako arduradun lanpostua eskuratzen duen lagunari urte baterako kontratua egingo zaio, eta berau hiru urtera luza daiteke.

Baldintzak

Udalak onartutako baldintza zerrendaren arabera lehiaketaren puntuazioan hiru atal hartuko dira kontutan. Hala, lehen atala eskaintza ekonomikoari dagokiona da, eta honetan langilearen ordu prezioa hartuko da kontutan, eta berau, gehienez ere, 14,98 euro+BEZ izango da. Baloratuko den bigarren atala, suspertze proposamena, 0 eta 40 puntu artekoa izango da.
Kontutan hartuko den hirugarren atala zerbitzua eskainiko duen pertsonaren ezaugarrien ingurukoa da, eta berau hiru ataletan baloratuko dira: lan esperientzia, titulazioa eta euskara maila. Hala, lan esperientziaren inguruan, baldintzetan argi geratzen da, era honetako lanetan izandako esperientzia hartuko dela kontutan, eta esperientzia hura 0tik 10era puntuatuko da. Titulazioari dagokionean, informatika gelako monitoreak honako ikasketa hauetakoren bat egiaztatu behar du: Informatikan, Kazetaritzan edo Arte Ederretan lizentziatua edo Informatikako Ingeniaritza Teknikoa. Halaber, diseinu grafikoan, interneten nabigazioa eta horren oinarrizko aplikazioetan, ordenagailuen konponketan eta mantenuan, eta ordenagailu bidezko diseinuan esperientzia egiaztatzea ere baloratuko dute epaimahaiko kideek.
Zerbitzua eskainiko duen pertsonaren inguruko hirugarren ezaugarria euskara mailari dagokiona da; hala, interesatuek, EGAren pareko titulazio maila egiaztatu beharko dute. Hiru atal hauetan 0 eta 10 puntu artean banatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak