'Gazteburua' egingo dute aste bukaeran

Mireia Bikuña 2009ko eka. 24a, 17:41
Gaztetxeko lagunek askotariko ekitaldiak egingo dituzte egubakoitzean eta zapatuan Oñatiko V. Gazte Eguna ospatzeko; besteak beste, kontzertuak, bazkaria eta manifestazioa egingo dituzte.

Gazteburua egubakoitzean hasiko dute 22:00etan plazako frontoian egingo duten kontzertuarekin. Oñati2zirik diskoaren aurkezpena egingo dute. Herriko lau talde igoko dira oholtza gainera: Bitz, Ez!, Klinesa ta kaka arrasatua kumunzuluan, eta Galdu arte.

Manifestazioa plazatik

Bihar, 11:00etan triki-bertso poteoa egingo dute plazako frontoitik San Martineraino. Han egingo dute bazkaria 14:00etan. 16:30ean Miren, Agur eta Gorka taldeak erromeria egingo du, eta 18:30ean manifestazioa egingo dute gaztetxetik plazara.Gazteburua bukatzeko kontzertua egingo dute 19:00etan Show Business, Asfiksia, Drakes, Piperrak eta Impekables taldeek. Sarrerak hiru eurotan salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak