Joan den egubakoitzean Oñatin okupazio berri bat izan zen San Martinen, oso gutxi iraun zuena. Hain gutxi, zapatuan ertzaintzak gazteak desalojatu eta bi gazte atxilotu zituela. Egun berean askatu zituzten gazte horiek.
Horren aurrean gazteek erabaki dute udaletxearen aurrean protesta egitea. Hala domekatik bi gaztek gose greba egiten dihardute gaztetxe bat lortzeko, eta beste hainbat gazte alboan dituzte kioskoan bertan kanpatuta.
Eguenean, hilaren 11n, alkateak eta Oñatiko Gazte Asanbladako kideek batzarra daukate gaztetxearen gainean berba egiteko. Batzarra 17:00etan da eta gazte asanbladakoek kontzentrazioa deitu dute ordu berean.