Gaurtik aurrera, neguko ordutegia izango dute kiroldegian

AstelehenekoGoienkaria 2007ko irailaren 3a

Abuztua bukatzearekin batera, Zubikoa kiroldegian neguko ordutegia indarrean dago berriro.

Neguko ordutegiaren aldaketarik nabarmenena zapatu, domeka eta jai egunetako ordutegian dago. Hala, zapatuan, eguerdian, kiroldegia itxi egingo da, 14:00etatik 15:00etara; eta domeka eta jai egunetan, arratsaldez, itxita egongo da.


Abuztuan, astelehenetan, kiroldegia itxita egon da. Gaurtik aurrera, astelehenetik egubakoitzera zabalduko da, goizeko 7:30etik 21:00etara. Astegunetan, etengabeko ordutegia egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak