Biharko deialdiaren aurretik, 566 odol-ateratze egin dituzte

Mireia Bikuña 2009ko abe. 10a, 13:20
Oñatiko odol-emaileen elkartekoek antolatutako urteko azken odol-ateratzea egingo dute bihar. Donostiako mediku eta erizainak Txantxiku ikastolako hainbat gelatan egongo dira 18:00etatik 20:00etara.

Beste behin, dei berezia egin gura diete herritar guztiei. "Oñatiko odol-emaileen kopurua nahiko ona da, baina urterik urte jaisten doa. Horregatik, dei berezia egin gura diegu odol-emaile potentzial direnei. Urtero, adinarengatik edo gaixotasunengatik asko dira erretiroa hartzen dutenak, eta horiendako erreleboa behar dugu. Hori da dugun erronka nagusia". Aurtengo deialdietan 23 odol-emaile berri egin dituzte.

Deialdi txarrena, apirilekoa

Oraingoz, biharko datuak kontuan hartu barik, urtean zehar egindako bederatzi deialdietan –hilero bat, uztailean eta abuztuan izan ezik– 566 odol-ateratze egin dituzte (iaz, 652 egin zituzten); batez beste, 63 ateratze. Hilabete onenak martxoa (84) eta iraila (84) izan ziren; aldiz, apirila izan zen eskasena, 39rekin. "2009ko hilabete eta aspaldiko urteetako deialdirik txarrena izan zen. Errekor guztiak hautsi genituen!", diote odol-emaile taldekoek.
Dena den, datu horiek Oñatiko ordezkaritzakoek dituzten datuak dira. "Gurera etortzen direnak bakarrik zenbatzen ditugu, baina jakin badakigu beste askok enpresetan, unibertsitatean eta ikastetxeetan odola ematen dutela. Hortaz, odola zenbat oñatiarrek ematen dute jakitea ezinezkoa da", diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak