Gaur zabalduko dute Jorge Oteizaren gaineko erakusketa ibiltaria

Mireia Bikuña 2009ko eka. 4a, 17:17
Gipuzkoako herri ezberdinetatik pasa ostean Oñatira heldu da Jorge Oteizaren gaineko erakusketa ibiltarira. 'Oteiza: bizirako proiektua' delako erakusketa ikusgai dago kultura etxean hilaren 21era arte, astelehenetik egubakoitzera 18:30etik 20:30era.

Bost bloke

Oteiza eta haren  artea hobeto ezagutzeko erakusketak bost bloke ditu. Lehenak biografia du hizpide; bloke horretan Oteizaren bizitza kontatzen da, testu eta irudiekin. Bigarrenak, atal bibliografikoak, Oteizaren ahalmen sortzailea islatzen du. Horretarako artistaren argitalpenak erakusten dira. Gizarte eta kultur ekintza  arloak, bestalde, Oteizaren gizarte proiektu eta egitasmo pedagogikoak azaltzen ditu. Gainera, kultur ekintza eta sorkuntzaren garrantzia azpimarratzen dute.
Laugarren atalean hizkuntza da protagonista. Azkenik, erakusketako atal nagusiak Oteizaren obra azaltzen du, haren bilakaera aztertuz. Horretarako, artistaren eskultura lanen irudiak erabiltzen dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak