Horrez gainera, kareharria zela eratzen den eta haren bilakaeraren gaineko azalpenak ere batu dituzte koben gune berrian, Geslatza-Arrikrutz-Jaturabe multzo karstikoaren gainekoak, Oñatiko espeleologiaren gaineko datuak ere batu dituzte, bestela esanda, esplorazioen historia batu dute, eta orokorrean, Arrikrutz-Oñatiko koben kokapena esplikatzen dute.
Gaurko inaugurazioaren ostean, Arrikrutzeko Interpretazio Gunea zabalik izango da bisitariendako.
2007a geroztik
Hiru urte dela zabaldu zituzten Oñati-Arrikrutz kobak, "bisitariei koba munduan guztiz murgildu eta esperientzia berria bizitzeko aukera emanaz"; 53 galeria zabaldu zituzten orduan. Orain, Interpretazio Gunearekin "balio erantsia" gehitu diote Oñatiko kobei.