Gaur hasi dute udako kirol kanpainako lehenengo txanda

Mireia Bikuña 2008ko eka. 30a, 12:33
Udako kirol kanpainako lehen txanda gaur bertan hasi dute. Hain zuzen, 830 neska-mutiko ibiliko dira uztailaren 11ra arte, 17 kirol ezberdinetan. Horietatik, 249 txanda bakarrean emango diren kiroletan ibiliko dira; hau da, golf, waterpolo, igeriketa, aquagim, txikiendako batuka, gazteendako body jam eta arku tiroketan.

Urtero moduan, mini-tenisa (107 ume), tenisa (116) eta haurrendako patinajea (140) izan dira ume gehien erakarri dituztenak. Aurtengo berrikuntzetako batek ere eskaera asko jaso ditu; hain zuzen ere, batuka eta body jam ikastaroetan 130 neska-mutikok parte hartuko dute. Bestalde, lehen aldiz emango duten arku tiroketa ikastaroan hamar umek jardungo dute.

Tokia bigarren txandarako

Lehen txanda bukatu ondoren, bigarrena egingo dute uztailaren 14tik 28ra. Horren harira, oraindik tokia dago kirol eskaintza eta talde batzuetan.

Era berean, tokia dago abuztuan egingo dituzten bi txandetan; hain justu ere, abuztuaren 1etik 14ra, eta 19tik 29ra. Hain zuzen ere, mini-tenis, tenis, badminton, waterpolo, igeriketa eta aquagim dira aukeran dauden kirolak. Izena kiroldegian eman behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak