Gaueko autobus zerbitzua egongo da zapatuan

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko irailaren 26a

Oñati eta Arrasate arteko autobus zerbitzua egongo da. Hurrengo zapatuan, urriak 4, ere bai.

Zapatuan gaueko autobus zerbitzua egongo da. Oñati eta Arrasate arteko bidea egingo du autobus horrek, ordu erdi oro: (Arrasaten Eibar-Eskoriatza lineako autobusa hartu ahal da)

  • Arrasate-Oñati: Lehen autobusa 12:00etan eta azkena 06:00etan
  • Oñati-Arrasate: Lehen autobusa 12:30ean eta azkena 06:30ean

Oñatin posta etxearen ondoko geltokian izango du geralekua autobusak eta Arrasaten, Garibain.

Hurrengo zapatuan ere bai.
Datorren zapatuan ere, urriak 4, Herri Eguna, egongo da gaueko autobus zerbitzua.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak