Garibaiko baserri bateko tximiniak su hartu du eta ondorioz auto ilarak daude

Maider Arregi 2009ko apirilaren 8a

Garibai auzoko Bikoitz jatetxearen pareko baserriko tximiniak sua hartu du. Ez da sute handia izan eta suhiltzaileek dena kontrolpean dute. Suhiltzaileen bi kamioi bertan daude sua itzaltzeko lanak egiten. Ondorioz, errepide bat itxita dago eta une honetan, auto ilarak daude inguruan. Ertzaintza bertan dago eta txandakako pasoa ematen ari da.

 

Oñatiko Garibai auzoa map

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak