Garbiketa egiteko igerilekua itxita egongo da gaurtik apirilaren 5era arte

Mireia Bikuña 2010ko mar. 29a, 11:19

Kiroldegiko gainerako zerbitzuak ohiko ordutegian zabalduko dituzte, eguenean, egubakoitzean eta astelehenean izan ezik.

Ondorengo egunetan igerileku handia eta txikia hustu egingo dituzte, eta igerilekuetako paretak eta lurrak garbituko dituzte eskuz. Ondoren, berriro beteko dituzte klorazio, tenperatura eta PH egokia duen urarekin.
Zubikoa kiroldegiko arduradunek Aste Santuko oporrak aprobetxatzen dituzte igerilekuko garbiketa egiteko, eta kaleratu duten oharrean itxialdiak sor ditzakeen eragozpenak "barkatzea" eskatzen diete herritarrei.

Gainerako zerbitzuak

Igerilekua itxita dagoen arren, kiroldegiko gainerako zerbitzuak ohiko ordutegiarekin zabalduko dituzte Aste Santuan. Gaur, bihar eta etzi 07:00etatik 21:30era zabalduko dute; zapatuan, 09:00etatik 13:30era, eta 15:00etatik 19:30era; eta domekan, 09:00etatik 13:30era.
Aldiz, Eguen Santuan (apirilak 1), Egubakoitz Santuan (apirilak 2) eta Pazko Astelehenean (apirilak 5) kiroldegiko zerbitzu guztiak itxita egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak