Garaipen garrantzitsua (2-1) lortu du Aloñak Zarautzen aurkako partiduan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 24a, 21:38
Mikel Ibabe eta, penaltiz, Iker Olalde izan dira golegileak. Lasai egoteko beste bizpahiru garaipen behar dituztela diote Aloñan.

Ondo hasitakoa ondo amaitu dute Aloñako mutilek, baina ez sufrimendurik gabe. Partidua hasi eta berehala ipini dira markagailuan aurretik. Korner batean gola egin du Mikel Ibabek, eta partidua alde ipini da etxekoendako. Zarauztarrendako berdinketaren gola 35. minutuan etorri da.
     Atsedenetik bueltan, etxekoak zelaian kokatu ezinik zebiltzala beste zorte kolpea izan dute; txartel gorria eta penaltia alde. Iker Olaldek egin du jaurtiketa, baita gola sartu ere.
Markagailua alde egonda eta arerioa jokalari bat gutxiagorekin geldituta pentsatzekoa zen norgehiagoka lasai amaitzeko moduan egongo zirela etxekoak. Ezta gutxiago ere! Zarauztarrek erakutsi dute garaipenaren bila etorriak zirela.
     Kanpotarrek bost korner eta alboko bi sake izan dituzte norgehiagokaren azken 10 minutuetan. "Garaiera handiko jokalariak dira eta tentsioa handia izan da norgehiagokaren azken unera arte", azaldu du Roberto Idigoras kapitain oñatiarrak.

KRONIKA ZABALA ASTELEHENEKO GOIENKARIAN

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak