Garagardoa edateko pitxarrak bueltatzeko sisteman aldaketak egin dituzte. Pitxarraren truke aste bukaera osoan erabil daitekeen txartel bat emango dute.
Berrikuntza askorik ez du izango festak, baina iazkoa hobetzen ahaleginduko direla esan digu Aloñako presidente Anton Intzak. Garagardo Festak bi helburu ditu: alde batetik, 14 sailen artean banatzeko, ahalik eta diru gehien batzea, eta, beste alde batetik, sailen arteko hartu-emanak sendotzea.
Karpa barruko giroa alaitzeko musika saioak egingo dituzte Kaixo taldeak eta Jose Luis Bikuñak, barikuan eta zapatuan. Mus txapelketa ere egingo dute.
Garagardo festako karpa zabalduko dute eguenean eta barikuan 19:00etatik aurrera, eta zapatuan eta domekan 13:00etatik 22:00etara arte.