Ganbara Txikik ikasturte berria hasi du

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko irailaren 20a

Lautik 18 urte bitarteko ume eta gaztetxoek dute tokia Ganbara Txikin eta interesa duenak Errekaldeko lokalera joan behar du.

Ganbara Txikik hasi du 2007-2008 ikasturtea eta zabalik du matrikulazio epea. Lau talde hauetako baten eman dezakete izena umeek: kantu tailerrean (lautik sei urtera); bigarren kantu tailerrean (zazpi urtekoak); Ganbara Txikitxoan (zortzitik 11ra) edo Ganbara Txikin (12tik 18ra bitartekoak). Apuntatzeko interesa duenak argazki txiki bate eraman behar du Ganbara Txikik Errekalden duen lokalera eta matrikula orria bete beharko du han. Errekaldeko lokalean esango diote noiz eta zein ordutan izango dituzten entseguak. Lehen bi taldeak astean ordubete entsegatzen dute, hirugarren taldeak astean bi ordu eta laugarrenak astean bi ordu t' erdi. Egun 90 ume daude lau talde horietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak