Ganbara Txikiko talde guztiek kontzertua egingo dute zapatuan

Mireia Bikuña 2009ko martxoaren 26a

Hain zuzen ere, kantu tailerreko lehen eta bigarren mailetako, Ganbara Txikitxo, Ganbara Txiki eta Ganbara Gazte taldeko neska-mutikoak igoko dira Santa Ana antzokiko oholtza gainera, zapatuan, 19:00etan.

Talde guztiek banaka abestuko dute, eta bukatzeko bost taldeek hiru kantu abestuko dituzte elkarrekin. Zuzendari lanak Aitor Biainek eta, lehen aldiz, Miren Plazaolak egingo dituzte. Piano-joleak Eli Mendiaraz eta Miren Plazaola izango dira.
Kontzertuko sarrerak aldez aurretik eros daitezke kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak