Abenduaren 27an jokatutako lehiaketan bederatzi talde lehiatu ziren; besteak beste, Tolosako, Errenteriako, Zumarragako, Lezoko eta Oñatiko abesbatzek. Katrin Iturraldek, Iñaki Tolaretxipi eta Jesus Mari Sagarnak osatu zuten epaimahaia.
Lehen lehiaketa
Lehen aldiz lehiaketan parte hartu eta saria irabazi ondoren, beste hainbat proiektu dituzte eskuartean Ganbara Txikikoek; besteak beste, Frantziara bidaia egingo dute eta hainbat kontzertu egingo dituzte Euskal Herrian.