Ganbara Kantu Eskolan izena emateko aukera irailaren 1etik aurrera

Usoa Agirre 2010eko abuztuaren 30a

3 urtetik gorako edozeinek izena eman dezake. Matrikulazio epea zabalik egongo da irailaren 1etik 7ra bitartean, 17:00etatik 20:00etara. Bestalde, irailaren 2an urteko batzarra egingo dute, aurreko kurtsoko balorazioa egiteko eta aurtengorako asmoak azaltzeko.

Matrikulazioa

Ganbara Kantu Eskolan 3 urtetik gorako edozein pertsonak dauka lekua abesteko. Matrikulazio datak irailaren 1etik 7ra izango dira, 17:00etatik 20:00etara, Ganbara Kantu Eskolako lokaletan (Errekalden). Bertan informazio guztia jasotzeko aukera ere izango du jendeak.

Batzarra

Ganbara Kantu Eskolako guraso guztiei dei egin diete urteroko bilerara, Oñatiko kultur etxean izango da irailaren 2an, 18:30ean. Bertan aurreko kurtsoko balorazioa egingo da, urteko diru kontuak azaldu eta hurrengo kurtsoko proiektuak azalduko dira. Zuzendaritza berriaren aukeraketa ere egingo da batzarrean.

Kurtso hasierak

Entseguak data hauetan hasiko dira:

  • Ganbara Txiki: irailak 1
  • Ganbara Gazte: irailak 3
  • Ganbara Txikitxoak: irailak 6
  • Tailerrak: irailaren 15eko astean hasiko dira, bakoitzari dagokion egunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak