Ganbara Gazte taldearekin batera egingo dute emanaldia, kantu tailerreko neska-mutikoek, Ganbara Txikik eta Txikitxoak. Euskal folkloreko abestiak, jazza, gospela eta munduko folklore ezberdinetako kantak eskainiko dituzte. Bukaeran talde guztiek bi abesti afrikar kantatuko dituzte. Kontzertuko zuzendariak izango dira Alaitz Urkia eta Aitor Biain, eta piano-joleak Araceli Guridi eta Eli Mendiaraz.