Ganbara Gazte abesbatzak ETBko 'Oh happy day' lehiaketan parte hartuko du

Mireia Bikuña 2009ko urt. 21a, 16:44
Guztira, Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi abesbatza lehiatuko dira, eta lehen emanaldia zapatuan egingo dute ETB 1en, 22:00etan.

Aitor Biainek zuzentzen duen taldearekin batera, Donostiako, Hernaniko, Errenteriako, Trapagaraneko, Basauriko, Barakaldoko eta Bermeoko taldeek parte hartuko dute. Lehiaketak 12 emanaldi izango ditu, eta astero, epaimahaiko kideek lau abesbatza proposatuko dituzte lehiaketa uzteko. Hurrengo emanaldian abesbatza batek utziko du lehiaketa. Prozedura berbera erabiliko dute astero finalerako sailkatzen diren hiru taldeak aukeratu arte. Epaimahaiko kideak dira: Iñigo Arbiza Noticias de Gipuzkoa egunkariko musika adituak; Miren Fernandez musikariak; eta Unai Azkarate koreografoak.

Lehen saioan Cubanita kanta abestuko dute Ganbarakoek, baina askotariko estiloak landuko dituzte. "Marta Sanchezen eta Antonio Floresen kantak abestuko ditugu. Oso gustura gaude", esan digu taldeko zuzendari Aitor Biainek.

Ganbara Gaztekoen asmoa da ondo pasatzea: "Esperientzia hartu gura dugu, eta finalera heldu eta lehiaketa irabazteko aukera badugu, aprobetxatuko dugu", dio taldeko zuzendariak. Irabazleak 6.000 euro eskuratuko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak