Egubakoitzean abestu zuen Oñatiko Ganbara Abesbatzak Torreviejako Habaneren eta Polifonien Nazioarteko Lehiaketan, eta euren haserako asmoa sariren bat lortzea bazen ere, aurreikuspen guztiak bete dituzte, etxera bi sarirekin etorriko baitira. Batetik, habaneren lehiaketako bigarren saria eskuratu dute, eta bestetik, Estatuko talderik onenari ematen zaion Torrevieja Hiria Sari Nazionala. Honetaz gainera epaimahaitik jakinarazi diete abestu beharrezko derrigorrezko piezan, eurak izan direla puntuazio altuena lortu dutenak. Sari bakoitzarengatik, 6000 euro lortuko dute.
Ganbarakoekin harremanetan jarrita, esan digute oso gustura daudela egin duten lorpenarekin. Ez da ahaztu behar, nazioarteko lehiaketa izanda, mundu osotik joandako abesbatzak lehiatu direla bertan, besteak beste, Filipinetatik, Hungariatik, Kubak edo Argentinatik joandakoak. Oñatiarrek azpimarratu dute gainera habanerena ezagutzen ez duten estilo bat dela kontutan hartuta, ezustekoa handiagoa izan dela.
Torreviejao lehiaketan lortutako arrakastaren ostean, Ganbarakoek azaroan Avilesen egingo duten lehiaketan dituzte jarrita dagoeneko begiak.