Lehen sariaz gain, abesti librearen interpretazio onenari zegokion bigarren saria ere Oñatira ekarriko dute, Nos amamos sin fronteras izenburuko boleroagatik. Hirugarren aldiz hartu du parte Ganbara abesbatzak Avileseko jaialdian. 2002an bigarren postua eskuratu zuten. Oraingo honetan 4.800 euroko saria jaso dute.