Eurekin batera abestuko dute Valladolideko Asociación Coral Harmoníak; Badajozeko Coral Gran Maestrek; eta Granadako Coral Instituto Padre Manjónek.
Lehiaketako hirugarren eta azken saioa hurrengo aste bukaeran egingo dute. Hain zuzen ere, Iruñako Barañain Abesbatzak; Lazkaoko Kantaka Abesbatzak; Avileseko Coral Contracantok, eta Luancoko Coral El León de Orok abestuko dute. Antolatzaileek sari banaketa egingo dute hilaren 29ko saioa bukatu ondoren, besteak beste, irabazleek 4.000 euro, garaikurra eta plaka jasoko dituzte.