Gabriela Mistralen gaineko erakusketa ikusgai

Mireia Bikuña 2010ko api. 16a, 11:01
Agustin Goenagak 'Gabrielaren umeak, Mistralen Txileak' delako erakusketa jarri du kultura etxean maiatzaren 2ra arte. Egunero zabaltzen dute 18:00etatik 20:00etara.

Erakusketak bi zati ditu

Izenburuak dioen bezala, lehen zatian Gabrielaren umeak daude. Neska-mutikoen erretratuak dira nagusi. Mistral nekazal eskualdeetako irakasle izan zen gaztetatik. Haurren aldeko ahalegin handia egin zuen; besteak beste, Espainiako gerra zibiletik ihesik joandako ume euskaldunei laguntza eman zien.
Bigarren zatian, Txileko paraje ezberdinak dira nagusi. Mistralek Txileko eskualde ezberdinetan lan egiteko aukera izan zuen, eta geografia goitik behera ezagutzeko aukera izan zuen.  Horren guztiorren lekuko dira Mistralen Txileak ataleko argazkiak.

Olerkiak lagun

Haren olerki bildumaren pasarte batzuk aukeratu, eta erretratuekin jarri ditut hobeto ulertzeko, argazkiek ez dute-eta izenbururik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak