Gabonetan elkartasun azokak egingo dira

Maider Arregi 2007ko abenduaren 19a

Euskal Preso Politikoen aldeko bigarren eskuko azoka egingo da urtarrilaren 5ean. Bidezko Merkataritza denda ere izango da Don Pedruena etxeko lokalean urtarrilaren 5era bitartean.

Alde batetik Euskal Preso Politikoen aldeko 2. eskuko azoka egingo da. Urtarrilaren 5ean, goizean eta arratsaldean herriko plazan. Antolatzaileek erabiltzen ez diren arropa eta osagarriak Arrano tabernara eramateko deia egin egin dute urtarrilaren 3a baino lehen.
Bestetik, Bidezko Merkataritza denda izango da Don Pedruena etxeko lokalean urtarrilaren 5era bitartean. Hau da, lau asteburutan egongo da zabalik; ostiral arratsaldetan eta larunbat goiz eta arratsaldetan. Denda solidario honetan, hirugarren munduko herrialdeetan langileen eskubideak eta ingurumena errespetatuz ekoiztutako produktuak erosi ahal izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak