Gabonetako haur parkea, hilaren 29an eta 30ean kiroldegian

Mireia Bikuña 2008ko abe. 18a, 11:30
Gabonetako parkea Zubikoa kiroldegiko kantxa berdean egingo dute hilaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Sarrerak salgai jarriko dituzte: egun osoko sarrera lau eurotan salduko dute, eta egun erdikoa 2,5 eurotan.

Bestalde, ur jokoak egingo dituzte kiroldegiko igerilekuan, urtarrilaren 2an 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta 3an, 10:00etatik 12:00etara  . Txirristak eta bestelako jokoak jarriko dituzte igerileku handian, eta hainbat joko igerileku txikian. Ur jokoak daudenean igerilekua itxi egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak