Erakusketak
Mendia eta Natura argazki lehiaketako lanen erakusketa dago kultura etxean, astelehenetik domekara, 18:30etik 20:30era, Aloña Mendi kirol elkarteak antolatuta. Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da erakusketa.
Luis Laskurain Bergarako margolariaren erakusketa egongo da ikusgai urtarrilaren 9tik 20ra bitartean kultura etxean. Astelehenetik domekara ikusi ahal izango da, 18:30-20:30 ordutegian.
Musika
Benito Lertxundik emanaldia egingo du hilaren 22an, zapatua, 22:30ean, Zubikoa kiroldegian. Sarrerak 10 euro balio du aldez aurretik eta 12 euro leihatilan.
Ortofunk eta Funkill-Jazz taldeek kontzertua egingo dute 23an, domeka, gaztelekuan.
'Jolasean' izeneko ipuin musikatua ikusteko aukera izango da abenduaren 27an eta 28an. Abenduaren 27an bi saio egongo dira: 17:00etan eta 19:30ean. Abenduaren 28an saio bakarra egongo da, 18:30ean. Saiook Santa Ana antzokian izango dira. Parte hartuko dute ikuskizun horretan: Ganbara Txiki Abesbatzak, Ganbara Txikitxoak, Ganbara Orkestrak eta antzerki taldeak. Narratzailea Xabi Ormazabal izango da eta zuzendaria, Aitor Biain. Sarrerak 5 euro balio du eta aurrez ere jarri dituzte salgai, kultura etxean.
Oñatiko Musika Bandak kontzertua egingo du urtarrilaren 6an, domeka, Santa Ana antzokian, 12:30ean. Honako piezak joko dituzte.
Antzerkia
Pake Lekuko Ikusi Makusi antzerki taldeak Bidai bat egingo dugu izeneko antzezlana egingo du hilaren 21ean, egubakoitza, 20:30ean, Santa Ana aretoan.
Olentzero Oñatira iritsiko da, herriko ume guztiak agurtzera eta gozokiak banatzera, etxez etxe opariak uztera joan aurretik. Etzi, Gabon eguna, irtengo da Otadui zuhaiztitik, 18:00etan. Herri osoan ibiliko da.
Ekialdeko Errege Magoak herrira etorriko dira etxez etxe opariak banatzera; baina lehenengo, kabalgata egingo dute Oñatiko kaleetan barrena. Agurtu gura dituzten umeek horretarako aukera dute urtarrilaren 5ean, zapatua. Parrokia ondotik abiatuko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar 18:30ean.
Hitzaldia
Astronomiaren inguruko berbaldia egingo du Jesus Martin-Pintado CSICeko (Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Orokorra) ikertzaileak. La evolución del universo y el origen de la vida du izenburua hitzaldiak. Abenduaren 27an, martitzena, izango da, 19:00etan, kultura etxeko zinema aretoan.
Umeendako
Euskarazko bi film emango dituzte: abenduaren 23an, domeka, eta abenduaren 26an, eguaztena, Doraemon eta dinosauro txikia izeneko filma emango dute. Bietan ala bietan, 17:00etan izango da, kultura etxeko aretoan. Urtarrilaren 2an, eguaztena, eta urtarrilaren 6an, domeka, berriz, Nocturna delako filma emango dute. Horiek ere 17:00etan izango dira, kultura etxeko zinema aretoan.
Ur jokoak egiteko aukera izango da Gabonetako ur jolasparkean abenduaren 26an eta 27an, eguaztena eta eguena. Zubikoako igerilekuan izango da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean.
Gabonetako jolasparkea ipiniko dute urtarrilaren 3an eta 4an, eguena eta egubakoitza, Zubikoa kiroldegian, honako ordutegian: 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Egun osoko sarrerak 4 euro balio du; egun erdikoak, berriz, 2,5.
Kirola
Saskibaloiko koadrilen arteko txapelketa jokatuko dute abenduaren 28an, egubakoitza, eta 29an, zapatua, Zubikoa kiroldegian.
Areto futboleko koadrilen arteko txapelketa jokatuko dute abenduaren 31n, domeka, Zubikoa kiroldegian.
'2006 Ixa 2007 San Silbestre' herri lasterketa jokatuko dute abenduaren 31n, domeka. Herriko Plazatik abiatuko dira lasterkariak 17:00etan.
Ainhoa Lazkanoren omenezko saskibaloi partiduak jokatuko dituzte urtarrilaren 5ean, zapatua, kiroldegian, 16:00etan.
Eliza
Herriko parrokian abenduaren 24an, Gabon Eguna, astegunetako ohiko mezak egingo dituzte 09:00etan eta 19:00etan. Bestalde, Urtezahar egunean, abenduaren 31n, gaueko gurtzaileek egingo dute meza, 19:00etan, urteari amaiera emateko eta Jainkoari eskerrak emateko.
Bidaurretako eta Bedeniktinetan Gabon gauean meza bereziak egingo dituzte, 20:00etan eta 00:00etan, hurrenez hurren.
Zinema
'Lucio' Aitor Arregi zinemagile oñatiarraren filma ikusteko aukera izango da urtarrilaren 3an, egubakoitza, 20:00etan, kultura etxeko aretoan. Urtarrilaren 4an, berriz, 22:30ean emango dute.
Bertso saioa
Bertso saioa egongo da urtarrilaren 5ean, zapatua, kiroldegian, 22:30ean. Honako bertsolariek parte hartuko dute: Andoni Egañak, Sebastian Lizasok, Jesus Mari Irazuk, Aitor Mendiluzek, Iker Zubeldiak eta Iñigo Manzisidorrek. Gai jartzaile Oñatiko bertso eskolako kide Egoitz Aizpuruk jardungo du.
Ondarea
Turismo Bulegoak lehiaketa antolatu du Gabonetarako. Irudi baten gaineko galderari erantzutea da gakoa. Irudia eta galdera www.oinati.org helbidean ikus daitezke.
Erantzuna webgunean eman daiteke edo Turismo Bulegora eroan abenduaren 30a baino lehen. Galdera zuzen erantzun dutenen artean bi lagunendako 20 bonu zozkatuko dituzte. Bonu horiek balioko dute Arrikrutz ikustera joateko eta herrigune monumentalean barrena bisita gidatua egiteko. Bisitok urtarrilaren 5ean izango dira.
Arrikrutz koba zabalik egongo da Gabonetako oporraldian. Martitzenetik domekara egongo da zabalik, 10:00-14:00 eta 15:00-17:00 ordutegian. Abenduaren 5ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da. Bisita ordua hartzeko deitu 943 08 20 00 telefono zenbakira.
Gazte Asanblada
Kontsumismoaren aurkako aldarrikapena egingo du Gazte Asanbladak abenduaren 31n. Bestalde, egun berean ospatuko den San Silbestre lasterketan ere parte hartuko dute eta gaztetxearen aldeko aldarrikapena egingo dute. Bestalde, gaztetxearen aldeko sinadura batzea ere egingo dute, hilaren 24an eta 31n.