Gabonetako agenda prest du Udalak

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko abenduaren 1a

Amaia Zubiriaren kontzertua, hitzaldiak, erakusketak, umeendako ur jokoak, koadrilen arteko txapelketak eta bestelakoak jasotzen ditu agenda horrek.

Udaleko kultura sailak prestatu du dagoeneko Gabonetako agenda. Abendu hasieratik otsaila erdia arte, denetariko hitzorduak antolatu ditu: Yllana taldearen "Brokers" antzezlana, koadrilen arteko areto futbol txapelketa, Olentzero, Aloña Mendik egindako argazki lehiaketako erakusketa, Laixanek antolatutako Bizar Zuri eta postal lehiaketa, umeendako haur parkea eta ur jokoak, bertso jaialdia, Andoni Egañaren hitzaldi bat bertso eskolaren eskutik, Musika Bandaren Gabon kontzertua eta Amaia Zubiriaren azken diskoaren aurkezpena egiteko kontzertua, besteak beste.

 

Bihar, abenduak 2, esaterako, Toti Martinez de Lezeak bere azken liburua aurzketuko du: La flor da Argoma. Hitzordu guztiak, hala ere, agendan sartuta daude.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak