Futbolean, Aloñak lidergoa galdu du Tolosan galdu ondoren

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko otsailaren 1a

Aloñak ezin izan du joan den astean hartutako lidergoa eutsi. Zapatuan Tolosaren etxean 1-0 galduta bigarren tokira egin dute salto oñatiarrek; hala, Tolosa da preferente mailako lider berria. Esan behar da lehenengo postuetan dauden taldeek lehia gogorra dutela; eta, gainera, Tolosak eta Aloñak besteek baino partidu bat gehiago jokatu dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak