Futbol zortziko kadete neskak kopako txapeldunak

Jasone Zabala 2009ko maiatzaren 17a

Futbol zortziko kadete neskek, kopako partidu garrantzitsua jokatu dute Ordiziaren aurka etxean. Irabazten zuenak kopa lortuko zuen, eta Kopa hori Oñatin gelditu da. Aloña aurretik jarri da markagailuan 2 eta 0; lehen gola Amaia Guridik lortu du, eta bigarrena, Maitane Igartuak. Baina ordiziarrek bina berdintzea lortu dute. Azken txanpan Igartua kapitainak sartutako golak, erabakita utzi du partidua; beraz, oñatiarrak dira futbol zortziko kadete mailako aurtengo txapelduna berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak