Guztira, 20 bat ikasle helduko dira datozen egunetan Oñatira: Nepaletik, Italiatik, Txinatik, Kolonbiatik, Indonesiatik, Argentinatik, Errumaniatik, Perutik eta Camerundik, besteak beste.
helburua
"Friendship programaren helburua da atzerriko ikasleen integrazioa erraztea. Hori horrela, herritarren laguntza ezinbestekoa da", esan digute antolatzaileek. Iaz 17 ikaslek eta 23 herritarrek parte hartu zuten egitasmoan.