Frankisten errepresioak Oñatin utzitako ondorioak, erakusketa baten bilduta

Mireia Bikuña 2009ko ots. 11a, 16:05
Gerra Zibila eta errepresioa Oñatin. Izen guztiak, aurpegi guztiak delako erakusketa kultura etxean ikusgai jarriko dute hilaren 20tik martxoaren 18ra arte. Intxorta 1.937 Kultur Elkarteak. "Oñatin errepresalia hartu zuten pertsona guztiei izena eta aurpegia jarriko diegu. Debagoienean milatik gora izen ditugu, horietatik ehunka Oñatin", esan digu Intxorta taldeko Juan Ramon Garaik.

Intxorta taldearen helburua da  argazkietan dauden pertsona guztiei izenak jartzea da, herririk herri egingo dituzten erakusketetan.

Bederatzi gune

Erakusketan bederatzi gune jarriko dituzte. Lehenengo bi guneetan Bigarren Errepublikaren gaineko argazkiak jarriko dituzte. Hirugarrenean, Oñatin Gerra Zibilaren hasierak izandako eragina erakutsiko dute. Laugarrenean eta bosgarrenean, fusilatutako 21 pertsonaren eta gerran hildako 30 pertsonaren argazkiak jarriko dituzte. Azken hiru guneeetan argazkiak eta askotariko dokumentuak jarriko dituzte

Bi hitzaldi egingo dituzte

Erakusketaz gain bi hitzaldi egingo dituzte datozen egunotan. Alde batetik, hilaren 25ean, Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian delako hitzaldia egingo du Jesus Gutierrezek. Beste alde batetik, martxoaren 4an, Bigarren Errepublikak Oñatin utzitako ondorioak aztertuko ditu Juan Ramon Garaik. Biak ala biak kultura etxean egingo dituzte, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak