Ezker Abertzaleak jaietako txosna batzordeak egindako lana azpimarratu du

Mireia Bikuña 2008ko urr. 29a, 18:26
Oztopoz beteriko lana egin dutela, eta diru gutxirekin jai onak antola daitezkeela erakutsi dutela esan dute. Herri Eguna eta Errosario Bixamoneko parte-hartzeaz gain, jai egitarauan ez zegoen txantxikuaren jaitsierak izandako "arrakasta" azpimarratu dute.

"Elkarbizitzaren alde"

Gazteek elkarbizitzaren aldeko urratsak emateko prest daudela esan dute: "Erantzun inposatzaileei aurre eginez, herriko sektore borrokalariekin bat datozela erakutsi dute eta preso eta iheslariei elkartasuna adierazi diete". Horren harira,  danborrada nagusiaren ondoren eta Herri Egunean, preso eta iheslarien aldeko ekimenetan ehunka herritarrek elkartasuna adierazi zietela azpimarratu dute. "Bide honetatik jarraituko dugu", diote.
Bukatzeko, jaietako barraken prezioaren inguruko hausnarketa egin dute: "Eskandalagarria izan da barraken prezioa, 1,50 euro bidaia bakoitzeko. Datozen urteei begira, dagokionak, prezioak merkatzeko erabakiak eta neurriak hartu beharko ditu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak