Herri Egunean txosna gunean jartzen duten tabernaren ardura Oñatiko ezker abertzaleak izango du aurten. Baita hurrengo urtean ere, adjudikazioa bi urtetarako izan da eta.
Udalak deialdia egin zuen Herri Eguneko taberna hartzeko. Baldintza bakarra zen gutxienez 30 lagun egotea taldean. Talde bat baino gehiago aurkeztuz gero, zozketa bidez erabakiko zuen kultura sailak ardura nori eman, baina ez da horren beharrik egon, talde bakarra aurkeztu da deialdira-eta.