Ez zuten onartu legez kanporatzeen aurkako mozioa

Mireia Bikuña 2008ko ira. 26a, 12:36
Bi mozio izan ziren protagonista atzo egindako osoko bilkuran. Hain zuzen ere, EAE-ANV eta EHAK alderdien aurkako epaiak eta ETAk egindako hiru atentatuak gaitzesteko mozioak aztertu zituzten. Legez kanporatzeen aurkako a bertan behera geratu zen, eta atentatuak gaitzestekoa aho batez onartu zuten.

'ETA kanpoan nahi dugu'

Bigarren mozioan ETAk Santoñan, Ondarroan eta Gasteizen egindako atentatuak "gaitzestu" zuten. Gainera, "kaltetutako eta zauritutako herritar guztiei babesa, elkartasuna eta adiskidetasuna adieraztea" adostu zuten, eta ETA "kanpoan" nahi dutela berretsi zuten.
Gainera, ETA giza eskubideen aurka eta erakunde bortitz moduan irauten duten bitartean egiten dituen ekintzak, demokrazian eta giza eskubideetan oinarritutako gizartea eraikitzeko duten borondatea eta konpromisoa "mesprezatzen" dutela adierazi zuten.

'Eraso bortitza'

EAE-ANV eta EHAK alderdien aurka Auzitegi Gorenak emandako epaiak eta amnistiaren aldeko mugimenduan urteetan lanean ibili diren hainbat pertsonen aurkako ebazpena, "Euskal Herriaren eskubideen aurkako eraso bortitza" dela zioen mozioa ez zuten onartu.
Bestalde, PPko zinegotzi Julio Perez de Arriluzeak salatu zuen bi mozioak aurkeztean EAJk "bi aurpegi" dituela erakusten duela, eta osoko bilkuran aurkeztutako mozioak "bateraezinak" direla azpimarratu zuen. Legez kanporatzeen aurkako moziorekin biktimak "umildu" egin dituztela azpimarratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak