Reala-Celta partidua ikusteko ez dute pantaila erraldotik jarriko Zubikoan. Irudiak emateko baimenik ez dute lortu antolatzaileek. "Sogecablek eta ETB lehia bizia dute partiduaren irudi eskubideak lortzeko. Partiduko seinalea nork emango duen jakin arte, ezin ginen hasi Noticias de Gipuzkoa aldizkariarekin pantaila erraldoia jartzeko baldintzak negoziatzen. Hori horrela, ekitaldia bertan behera uztea erabaki dugu", esan digu kirol teknikari Oscar Carrascalek. Hortaz, domekan, Anoetara ez doazenek, etxean edo tabernan ikusi beharko dute partidua.