Euskarazko kantu eta jolasen ikastaroa egingo dute lau zapatutan

Mireia Bikuña 2009ko urriaren 27a

Txaloka ludotekan egingo dute urriaren 31n, eta azaroaren 7an, 14an eta 21ean, 10:00etatik 12:00etara. Izenemate epea zabalik dute bihar arte. Sei euro sartu beharko dira Euskadiko Kutxako 3035 0005 36 0050900035 zenbakian.

Ikastaroa 0-6 urte seme-alabak dituzten gurasoendako eta irakasleendako da. Helburua seme-alabekin euskaraz jolas egiteko bitartekoak eskaintzea da. Lehen hiru zapatuetan gurasoak bakarrik joango dira ikastarora, eta azken egunean euren seme-alabak eroango dituzte. Informazio gehiago gura duenak euskara zerbitzura dei dezake (943 78 04 11).


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak