Euskarazko jolasak lantzeko ikastaroa

Mireia Bikuña 2007ko urr. 19a, 19:37
Seme-alabekin euskaraz jolasean izeneko ikastaroa, Ana Carpintero pedagogoak emango du; azaroko lau zapatuetan burutuko da; eta, bi eta zortzi urte arteko seme-alabak dituzten gurasoendako da. Izenematea, urriaren 26an bukatuko da.

Orain bi urte egin zuten Seme-alabekin euskaraz jolasean izeneko orain azkeneko ikastaroa. Hala, azaroan egingo dutena hirugarrena izango da. Ikastetxeetako ikasleen bitartez zabaldu du Euskara Zerbitzuak ikastaroaren inguruko informazio orria. Bertan zehazten dira ikastaroaren ezaugarriak eta izenematea egiteko  pausoak. Izena emateko epea urriaren 26an bukatuko da.

Helburuak

Ikastaro horren helburu nagusia guraso eta seme-alaben artean euskaraz jolas egiteko bitartekoak eskaintzea da. Euskara Zerbitzuak antolatutako ikastaroa gaztelekuan eskainiko da, azaroko lau zapatuetan, 3an, 10ean, 17an eta 24an, goizeko hamarretatik hamabietara. Irakaslea Ana Carpintero pedagogoa izango da.

Ezaugarriak

Ikastaroaren lehenengo hiru saioetara gurasoak bakarrik joango dira, eta azkeneko saioan seme-alabek eta gurasoek elkarrekin jolastuko dute. Seme-alabekin euskaraz jolasean ikastaroa 2 eta 8 urte arteko seme-alabak dituzten aita-amei zuzenduta dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak