Euskal selekzioen aldeko jaiak, herritarren babes osoa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 6a, 22:38

Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak –ESAIT– atzo Oñatin egin zuen jaia arrakasta borobila izan zen. Jaiaren 12. edizioa izan zen, euskal selekzio ofizialaren aldeko festa. Itziar Arratibel taldeko presidenteak balorazio oso positiboa egin zuen atletismo lasterketako sari banaketaren ostean: "Oso pozik gaude eguna nola joan den ikusita. Herritarren parte-hartzea itzela izan da egun osoan zehar, eta eguraldia bikaina izan da. Lasterketa hasi denerako, gainera, freskatu egin du, korrikalarien mesederako".

Jaialdiak eman zuenaren gaineko kronika eta hainbat argazki izango duzue irakurgai Asteleheneko Goienkaria-n.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak