Euskal preso politikoen eskubideen alde elkarretaratzea deitu dute ESK, LAB, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuek

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko mai. 27a, 10:57
Maiatzaren 28an, hileko azken egubakoitza, elkarretaratzera joateko deia egin die Oñatiko ESK, LAB, EHNE eta STEE-EILAS sindikatuek herritarrei. Euskal preso politikoen alde hilero egiten dute elkarretaratzea herriko eragile ezberdinek deituta; bada, oraingoan, deialdia sindikatuena izan da. Elkarretaratzea plazan izango da, 20:00etan.

Eskaera oso zehatza da: gaixotasun larriak edo sendaezinak dituzten presoak etxeratzea; kondena beteta dituzten presoak etxeratzea; eta, euskal preso politikoak Euskal Herriratzea.

Jaenen gose greban

Bestalde, salatu dute azkenaldian euskal preso politikoen aurkako estrategia gero eta zitalagoa dela. Dispertsioaz gain, senideei egindako legez kanpoko miaketak salatu dituzte; horien ondorioz aurrez aurreko bisita barik geratu dira hainbat senide eta preso. Jaenen adibidez, Oñatiko Joseba Arregi dago han, ia zortzi hilabete daramatzate aurrez aurreko bisita gabe. Hori salatzeko gose greba mugagabea hasi dute bertako presoek.

Eskaerak

  • Denak modulu berean egotea.
  • Bisitak ordu eta egun berean izatea
  • Aurrez aurreko bisitak aste bukaeretan izatea
  • Senideei miaketarik ez egitea
  • Kartzelako aktibitateetan parte hartzea
  • Isolamenduarekin amaitzea

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak