Euskal Herriko Basoko arku-tiroketa txapelketa domekan

Mireia Bikuña 2010eko maiatzaren 19a

Txantxiku Arkulariak taldeak antolatuta, Euskal Herriko Basoko arku-tiroketa txapelketaren bosgarren jardunaldia jokatuko dute etzi. Hain zuzen ere, Arantzazu auzoan dagoen zozo-pase gune inguruan egingo dute, Bellotza baserritik gertu. Euskal Herriko 70 arkularik parte hartuko dute. Txapelketa 09:30ean hasiko dute eta eguerdira arte egongo dira.

Hainbat debagoiendar

Euskal Herriko txapelketako azken jardunaldia izanik, etzi erabakiko da zeintzuk diren maila bakoitzeko irabazleak. Koldo Elortza oñatiarrak, Jose Luis Fernandez de Arroiabe eskoriatzarrak, eta Antonio Vidriales aretxabaletarrak aukera asko dituzte euren ligak irabazteko.
Bestalde, liga irabazteko aukerarik ez duten, baina txapelketa ona egiteko asmoa duten beste hainbat debagoiendar ibiliko dira; hain zuzen ere, Rafa Ugarte , Iñaki Odriozola, Santi Ugarte, Mikel Guisado eta Gorka Bikuña oñatiarrak; Irune Lacalle aretxabaletarra; eta Angiozarko Oihana Marzan.
Antolatzaileek txapelketa ikustera joateko dei egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak